2017/06/20

Bakailao tailerra, Nave 9-n, Enaitzekin.


 Pil-pil eta bizkaitar saltsa. Bi modutan egiten ikasi egin zuten pasa den astean, Itsas museoko kafetegiko sukaldean (mila esker Nave 9-ko jendeari bere harreragatik).
Enaitz sukaldaria ez ezik, laboratoriokume ere badela erakutsi zigun (urtetan egon da Guggenhein jatetxeko I+G+B arloan lanean).
Baina garrantzitsuena, den-dena euskaraz giro atseginean, auzolanean, eta amaitzeko, prestatutakoa jan egin behar izan zuten. Horixe zorte txarra!!!
(Inori ez zitzaion bururatu horrelako tailer batera tuperrik ekartzea. Zelako jende modua!)








2017/06/12

GUTIK ZURA JON MAIAREKIN, EUSKARAREN ETXEAN, EKAINAK 15.

http://www.azkuefundazioa.eus/euskararen-etxea/jarduerak-eta-espazioak/jarduerak/jarduerak-agenda/filmateka-gutik-zura-dokumentala

Ekainaren 15ean, ostegunean, 19:00etatik 20:30era, Gutik zura dokumentalaren proiekzioa burutuko dute Euskararen Etxean. Proiekzio hori Filmateka programaren barruan antolatu dute eta bertan, Euskararen Etxean, filmaren zuzendaria, Jon Maia, izango da eta publikoarekin elkarrizketa izango du.

http://www.azkuefundazioa.eus/euskararen-etxea/jarduerak-eta-espazioak/jarduerak/jarduerak-agenda/filmateka-gutik-zura-dokumentala

2017/05/30

DARABILBO, BILBON BIZIKLETAZ


Aukera paregabea Bilboko historia ezagutu, kirola egin eta euskaraz primeran pasatzeko.

Eskerrik asko, Juan Mateo Zabalako ikasleei eta gainontzeko parte-hartzaileei.

 

Erabili Euskara Bilbon

2017/05/15

BILBOTIK BIZIKLETAZ, MAIATZAK 17AN



BIZIKLETAZ BISITA GIDATUA
Bilboko Abandoibarra inguruko eraikin esanguratsuenak aztertu, eta aintzinako izaera industrialetik, egungo izaera turistikora nola heldu garen ezagutuko duzue


Maiatzak 17
Arratsaldez: 18:30

Maiatzak 26
Goizez : 10:30

Bizikletak gure esku

>Izena eman